Laser bidezko sinterizazio selektiboa, fabrikazio gehigarriko teknologia da. 3D SLS izeneko teknologia horrek, polimero hauts partikula txikiak sinterizatzen ditu laser-iturri baten bidez, eta 3D ereduan oinarritutako egitura solido bihurtzen ditu.
Urtu gabeko hautsak inprimaketan zehar piezaren euskarri gisa balio duenez, ez da beharrezkoa euskarri-egiturarik gehitzea. Beraz, 3D SLS bidezko inprimaketa ezin hobea da geometria konplexuetarako, hala nola, barne-erliebeak, zulatuak, horma meheak eta piezen negatiboak.
3D SLS inprimaketaren bidez ekoitzitako piezek, injekzio bidez moldatutako piezen antzeko erresistentzia dute.
Eraikuntza bolumena: 165 x 165 x 300 mm
Aplikazioak
- Osagai polimeriko funtzionalen eta ekoizpen-serie txikien
prototipoak.
- Pieza konplexuak.
Materialak
NYLON 12 POWDER
Xehetasun maila eta zehaztasun dimentsio handia eskaintzen duen erabilera orokorreko material moldakorra.
- Errendimendu handiko prototipoak.
- Lote txikietako ekoizpena.
- Gidak, finkagailuak eta lanabes iraunkorrak.
Konpetentzia hau ondorengo erakusketariarena da: GOIERRI VALLEY