Goierri Valley enpresen elkartea gara. Gure lurraldeko industria-sektoreko eragileen arteko lankidetza sustatzeko gune bat eskaintzen dugu. Sinergiak bultzatzen ditugu, balio handiagoko eta zerbitzu integratuagoak eskaini eta gure industriaren garapen jasangarri eta positiboan eragiteko.
Azoka honetara hiru enpresa bazkiderekin batera gatoz: Calderería Mecanizada Aitzgorri, Suministros Industriales GAMESA eta Sutargi.
Horrez gain, Goierri Valleyn HUB 4.0 dugu. Eraldaketa digitalarekin bat egin nahi duten ETE industrial guztientzat irekitako espazio bat. Helburua 4.0 industriako teknologietara hurbiltzea eta haiek txertatzeko aukera eskaintzea da.
Eraldaketa digitalaren prozesuan laguntzen diegu enpresei, eta teknologia berriak ekoizpen-prozesuetan txertatzea sustatzen dugu. Gaur egun laborategi bat dugu, aholkularitza, prestakuntza, fabrikazio gehigarriko makinak eta 3D eskanerra probatzeko aukera eskaintzen dugu, enpresek hauek euren ekoizpen-sistemetan nola integra ditzaketen ezagutzeko
Sakatu produktuaren izenean xehetasunak eta deskribapen teknikoa ikusi ahal izateko.
HUB 4.0 - 3D Eskaneatze eta Fabrikazio Gehigarriko Espezialistak
Aplikazioen detekzioa: Metodologia propio bat daukagu enpresek gure teknologia berriak nola erabili dezaketen detektatzen laguntzeko eta laguntza hau detekzioan, before invest testetan eta beharrezkoa bada inplementazioan eskaintzen...
Sakatu konpetentziaren izenean xehetasunak ikusi ahal izateko.
