AFM CLUSTER



Standa 2023: 3 / D-21

AFM CLUSTER

AFM CLUSTER
PS MIKELETEGI 59 PARQUE TECNOLÓGICO Y CIENTÍFICO MIRAMON
20009 SAN SEBASTIAN, GIPUZKOA (España)
Telefonoa: 943309009
Web-gunea: http://www.afm.es

Deskripzioa

AFM CLUSTER fabrikazio aurreratuaren eta digitalaren interesak ordezkatzen dituen erakundea da. Sei industria-elkartez osatuta dago eta 800 enpresa baino gehiago biltzen ditu; horiek 16.500 pertsonari ematen diete lana eta 3.000 milioi euro fakturatzen dituzte. Donostiako egoitzatik eta Tianjineko (Txina) ezarpenetik, AFM CLUSTERek enpresa elkartekideen nazioartekotzea, garapen industriala, posizionamendu estrategikoa eta pertsonen gaikuntza sustatzeko lan egiten du. AFM CLUSTERek elkarrekin erlazionatutako sei sektore sinergiko hauei ematen die zerbitzua:

  • Makina-erreminta eta fabrikazio aurreratuko teknologiak. Jatorriko elkartea AFM da, eta hark ematen dio clusterrari izena. Duela 77 urte sortua, 128 bazkide ditu. 
  • Fabrikazio gehigarria eta 3D inprimatzea. ADDIMATek sektore berri horretan diharduten 110 enpresa biltzen ditu. Adar hori industria-sektore askotan (adibidez, aeroespaziala, biomedikoa edo automobilgintza) pieza garrantzitsua izango dela aurreikusten da.
  • Esku-erremintak, burdingintza eta industria-hornikuntza. ESKUINek esku-erremintak eta burdingintzako produktuak fabrikatzen dituzten 20 enpresa ordezkatzen ditu, kalitate- eta segurtasun-estandar altuenei jarraituz.
  • Mekanizazioa eta eraldaketa metalmekanikoa. Guztira 187 enpresa kide bildurik, AFMECek Espainiako industria-kolektibo garrantzitsuenetako bat nabarmentzea eta zerbitzatzea du asmo.
  • Oinarri teknologikoko enpresak eta startupak. UPTEKek fabrikazio aurreratu eta digitalerako oinarri teknologikoko 154 enpresa eta startup biltzen ditu jadanik.
  • Fabrikazio aurreraturako teknologia adimendunen enpresak. STECHek 97 enpresa bildu ditu manufakturarako teknologia adimendunen eskaintza espezifikoa daukan kolektiboa osatzeko.

AFM CLUSTERek, gainera, industriarako zerbitzuak ematen dituzten 100 enpresa partner hartzen ditu barnean. AFM CLUSTER nazioarteko hainbat elkartetako kide da, hala nola CECIMOkoa, ECTAkoa eta CEOkoa. BEC Bilbao Exhibition Centrerekin elkarlanean, BIEMH, ADDIT3D, WORKINN eta BEDIGITAL nazioarteko azokak antolatzen ditu eta lankidetza aktiboan dihardu +INDUSTRY eta SUBCONTRATACIÓN azoketan. CMH - Fabrikazio Aurreratu eta Digitalaren eta Makina-Erreminten Biltzarraren antolatzailea da.

Sakatu produktuaren izenean xehetasunak eta deskribapen teknikoa ikusi ahal izateko.

Sakatu konpetentziaren izenean xehetasunak ikusi ahal izateko.

Imprimatxeko datuak aukeratu Guztia Informazioa Produktuak Egiaztapenak Konpetentziak Nobedadeak Jarduerak